IGO AUTOBUSERA!

Bertako ekoizleen askotariko produktuak eskuragarri

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2022ko urriaren 11

Puntaik Punta jaialdiaren egitarauaren baitan egingo dute zapatuan bertako produktuen azoka. 21 postu izango dira guztira, ohiko ekoizleenak gainera, Harreman elkartearen eskutik txokolatea eta kafea dastatzeko aukera izango da eta baita herriko artisauen lanak eskuratzeko bidea ere. 

Arrasateko Udaleko Toki eta Garapen saileko teknikari Nerea Lazpiur eta Arrasateko baserritar Ane Gorosabel gonbidatu dituzte gaurko, martitzena, Igo Autobusera! saiora. Lazpiurrek azokaren gaineko ezaugarriak azaldu ditu eta Gorosabelek ortuak dituen produktuen eta lanen gainekoak kontatu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak