Txokolate dastaketak sentsibilizazioa du helburu. "Kakaoa, urtero milioika dolar mugitzen dituen elikagai estrategikoa da. Dirutza horren guztiaren %5 inguru besterik ez zaie produktoreei heltzen, ordea. Gehienak Afrika eta Hego Amerikan bizi dira, esplotazio eta pobrezia egoeran; kakaoaren landa-eremuen kasuan, haur esklabotza ere ematen delarik. Ezin dugu horrelakorik onartu, nazioarteko eskubide oinarrizkoenak urratzen duen egoera baita", nabarmendu dute Harreman Dendako kideek.
Kontsumitzaile moduan, herritarrek eragin dezaketela uste dute. "Injustizia honen aurrean badaukagu zer esan. Adibidez, Bidezko merkataritzako produktuak hautatuz. Bidezko merkataritzari esker, nekazariek kooperatibetan elkartu, soldata justuak jaso, eta esklabotza saihesten dute euren herrietako garapena bultzatuz. Horrez gain, irizpide ekologikoak lehenesten dira, kimikorik gabeko produktuak ekoitziz eta lur eremuen errekuperazioa bultzatuz".
Hori dela eta, herritarrei azokara joateko dei egin diete. "Mundu justuago bat lortzea posible da", gaineratu dute.