Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Gontzal Mendibil musikariak, Arrasateko Udalaren babesarekin, sortu duten musikala estreinatuko dute irailaren 17an, 20:00etan, Amaia antzokian eta hurrengo egunean beste emanaldi bat egingo dute, 19:00etan. Sarrerak salgai daude Arrasate.eus atarian, Arrasateko Ezkiña, Itsaslur, Kajoi eta Monte tabernetan, eta ekitaldia hasi baino ordubete lehenago leihatilan.