Bluesa izan da protagonista asteburuan Arrasaten. Kontzertu sorta zabala eskaini dute herriko hainbat txokotan eta bereziki doinu dantzagarriak nagusitu dira. Eguraldiak baldintzaturiko jaialdia izan da zalantza barik, eta hainbat kontzertu atzeratu dituzte ondorioz. Hala ere, arrasatearrek erantzun ona eman diote Ibai-artek Arrasateko Udalarekin batera antolaturiko jaialdiari.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.