Beroak baldintzaturiko Arrasate Blues martxa onean

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko uzt. 16a, 22:01

Laugarrenez antolatu du Ibai-Arte merkatari elkarteak Arrasate Blues jaialdia, Arrasateko Udalarekin batera. Beroa dela-eta, gaur arratsaldeko hitzorduak atzeratzea erabaki dute antolatzaileek, eta arrasatearrek eskertu dute ordu aldaketa. Jende dezente elkartu da ilunkaran Portaloian blues doinuak entzuteko gogotsu.

Eguerdian Jokin Zaitegi plazan emanaldi berezia eskaini dute. Isats-pianoa izan da protagonista Paul San Martin eta Greg Izor musikarien eskutik, eta kontzertua 13:00etan izan bada ere, herritar ugari elkartu dira itzalpean.

Zero kilometro

Honelako jaialdi bat antolatzea "lan handia" dela aitortu du Ibai-arteko Jon Apraizek, baina zalantza barik "merezi" duela. Ekimenaren baitan, etxekoak mimatu eta zero kilometroaren aldeko apustua ere egiten dutela esan du Apraizek. Horien artean daude irudietan ikus daitezkeen Elen's River Dixieland Band eta Los Zarrios talde arrasatearrak.

Bihar, domeka, amaituko da jaialdia. Swingtronic taldeak 13:00etan emango duen kontzertua eta Jac-ek 19:00etan, biak Arbolapetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak