ALBISTEAK

Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatu zuten Arrasaten

Mireia Bikuña 2022ko maiatzaren 23a

Musika, folklore eta pintxo latinoak eskaini zituen sortu berri den Amerika Elkarteak, helburu nagusi batekin: integrazioa bultzatu eta indartu. Seber Altuben egindako ekintzatan, “arrasatearrak” direla aldarrikatu gura izan zuten.

Aniztasun mota guztiak ikustarazteko asmoz, eta inor ilegala ez dela aldarrikatzeko, kolorez bete zuten Arrasateko erdigunea. Era berean, ekitaldia baliatu zuten, Migratuen erregularizazioa eskatzeko martxan dagoen sinadura kanpainarekin bat egin eta han batutako herrikideei, sinadura eskatzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak