Maiatzaren 17tik ekainaren 8ra, askotariko ekintzak egongo dira Arrasaten, aniztasun mota guztiak ikusarazteko helburuarekin. Gurutze Gorria, SOS Arrazakeria, IMME, AMS, EKIN, Txatxilipurdi, Morbor, Sexologia Zerbitzua, Amerika Elkartea, Goyeneche Fundazioa eta Arrasateko Udala dira egitarauaren antolatzaileak.
Atzo, zapatua, musika, dantza eta pintxo latinoak eskaini zituen Amerika Elkarteak. Migratuen erregularizazioa eskatzeko martxan dagoen sinadura kanpainarekin bat egin eta sinadurak ere batu zituzten.