Horrez gain, erosketa azokan egitera autoan datozenek aukeran izango dute Biteriko parking publikoan bi orduko egonaldia doan izateko (egun horretan bertan kontsumitzeko). Arrasateko Udal Gobernuak azaldu duenez, azokan erosketak egitea erraztu eta erakargarri egitea lortu gura dute horrekin. "Gainera erosketa tiketarekin banatuko dira landareak (loreak, tomatea, sukaldatzeko aromatikak…) eta hileko saskiaren zozketa egingo da, ohiko moduan", gaineratu dute.

Nerea Lazpiur Garapen Iraunkorreko teknikariak eman ditu zapatuko azokaren inguruko xehetasunak, Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan.