Erguin auzoko zortzi kaletan TAO ezartzea nahi dute, eta zazpitan ez

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko api. 1a, 18:51

TAO sistema ezartzearen alde agertu dira Erguin auzoko zortzi kale; beste zazpietan, aldiz, ez dutela nahi esan dute. Gaur arratsaldean egin dute boto kontaketa. Eskaerak udaletxean egingo dituzte, kalez kale.

Guztira 430 bot0 eman dituzte Erguin auzoan egindako galdeketan. Auzoan TAO jartzeari 'bai' edo 'ez' erantzun behar zioten, eta ezezko botoak gehiago izan dira: 225 ezezko, 192 baiezko, 12 baliogabeak eta 1 zuria. Galdeketa auzo osoan egin dute. Bozketan, baina, kalez kaleko emaitzak jaso dituzte eta modu horretara kale gehiago dira TAO jartzearen alde daudenak, kontra daudenak baino.

BOTOAK BAI EZ BALIOGABEAK ZURIAK
MAITENA 3 20    
ETXEOSTE 1 10    
OLARAN 2 14    
ETXEAZPIA 5 16    
LARRAGAIN 11 20    
KALEALDEA 18 7    
LARREA PLAZA 8 1    
USAETXE PLAZA 25 17    
JAUREGIBARRIA 15 11    
ANBOTO 12 8    
UDALPE 14 42    
ELIZALDE 3 2    
ERGUIN 45 31    
URIBURU27 27 20    
ITXAROPENA 3 6    
BOTO GUZTIAK 192 225 12 1

TAO sistema martxan jartzearekin batera, Erguingo aparkalekuak erabat betetzen zirela arazoak sortzen zirela ikusi zuten hango auzotarrek eta TAO sistema jartzeko eskaerak egin zituzten. Sistema jartzeko eskaera egin aurretik, baina, auzo guztian galdeketa egitea erabaki zuten. Atzo, martxoak 31, zen botoa eman ahal izateko azken eguna.

Eskaerak udaletxean egingo dituzte, kalez kale.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak