HEMEN DEBAGOIENA

Bego Zubia: "Azpiegitura handiak egiten direnean eragin handia dute, eta kentzen direnean ere bai"

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko martxoaren 31

Bego Zubia arrasatearrak sorterrian aurkeztu du Urak aske ikus-entzunezkoa. Elhuyarreko kidea da Zubia, eta besteak beste eta batez ere, Artikutzako urtegiaren hustuketa prozesua jasotzen du dokumentalak. Ibaia leheneratzeko penintsulan kendu den urtegirik handiena da. Goizuetako lurretan dago Artikutza, baina Donostiako Udalaren jabetzakoa da. Berehala sumatu da hustuketaren eragina, eta desagertzeko zorian dagoen muturluze piriniotarra ugaritu egin da bertan. Laster izango da ikusgai Debagoieneko beste hain herritan. Agenda hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak