Martxoaren 31n Amurrion abiatuko da Korrika apirilaren 10ean Donostiaraino heltzeko helburuarekin. Herrietako Korrika batzordeak hasi dira dagoeneko lanean; gaur, eguaztena, Kulturateko Loramendi gelan, 18:30ean, egingo dute Arrasateko taldearen lehenengo bilera. Korrikaren Debagoieneko koordinatzaile Ikuska Lizarralde gonbidatu dute asteon Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saiora.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.