ALBISTEAK

Deba ibaian aurkitu duten gorpua atzotik desagertuta zegoen arrasatearrarena da

Eneko Azurmendi Barrena 2021eko azaroaren 30a

Ertzaintzak baieztatu duenez, gaur goizean, 09:30ak bueltan, gorpu bat aurkitu dute Deba ibaian, Epele araztegi inguruan. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta baieztatu dute atzotik desagertuta zegoen 32 urteko mutil arrasatearra dela.

Zubillagako suhiltzaileak eta Ertzainak hurreratu dira gertaera lekura, eta suhailtzaileen urpekari batek atera du gorpua uretatik. Ostean, medikua izan da heriotza ziurtatu duena, eta familiakoek identifikatu dute gorpua.

Atzotik desagertuta zegoen 32 urteko A. L. inizialdun gazte arrasatearra da errekan agertu dena. 

Etxean falta zela ikusita, salaketa ipini zuten senitartekoek eta bilaketarekin hasi ziren. Emaitza barik, gaur goizerako, bilaketarekin jarraitzeko deialdia eginda zuten etxekoek eta lagunek, baina, horrekin hasi orduko, heldu zaie gorpu bat agertu denaren abisua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak