Desagertuta dagoen arrasatear baten bila dabiltza

Imanol Beloki Unamuno 2021ko aza. 29a, 19:46

A. L. 32 urteko gazte arrasatearraren bila ari dira. 1,70 metroko altuera duen gaztea goizeko 05:00etatik dago desagertuta, eta Arrasateko Udaltzaingoak adierazi du bilaketa-lanetan ari direla.

Jertse grisa eta urdina eta praka bakeroak daramatza jantzita, familiakoen arabera. Norbaitek ikusi badu, edo bestelako informaziorik izango balu, Arrasateko udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskaera egin dute (943 25 20 10).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak