TAO sistema abenduaren 4an jarriko dute martxan

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko aza. 3a, 13:25

Abenduaren 4an jarriko dute martxan Arrasateko erdigunean TAO sistema, bi hilabetez proba modura, eta dagoeneko jarri dituzte hori ahalbidetuko duten makinak ere, gune guztietan.

Herritar guztien ahotan dago aparkatze sistema berria eta sinadura bilketa bat ere abiatu dute, Udal Gobernuari eskatzeko atzera egin dezala eta herri galdeketa bat sustatu. Aste honetan ari dira sinadurak batzen. Bihar, esaterako, San Andreseko Gudari plazan egongo dira eta etzi, Arimazubi plazan, arratsaldeko bostetan.

Hain zuzen ere, herritar batek atera zuen gaia atzoko osoko bilkuran, eta Gobernuari zuzendu: "Ez duzue herritarrengan pentsatu. Izugarrizko nahasmena da, hainbeste kolorerekin. Arazoak konpondu egin behar dira, eta ez sortu", adierazi zuen. 

Anuska Ezkurra Gobernuaren bozeramaileak eskerrak eman zizkion osoko bilkurara joan eta kezkak udalbatzarekin partekatzagatik eta nabarmendu zuen aldaketa guztiak direla zailak hasieran. Hala, sistema martxan jartzen denean jarraipena egingo diotela eta aldatu beharrekoa aldatuko dutela zehaztu zuen.

Oposizioko ordezkariek Biteri parkingeko txartelen gaia atera zuten, azalduz txartel horiek edukitzea pribilegio bat dela, are gehiago TAO sistema martxan jartzen denean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak