Bihar, zapatua, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko eguna da eta ekitaldiak egingo dituzte bailaran. Harreman dendak, esaterako, Arrasateko baserritarren azokarekin bat egingo du Seberon, herritarrak txokolatea dastatzera animatuz. Bestalde, dendako boluntarioek omenaldia jasoko dute, 10 urte bete baitira herritarren sustengua jasotzen hasi zirenetik. Efemeridea egokia, beraz, Harremaneko boluntarioak eta proiektua bera hobeto ezagutzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.