Gazte garaiak oroitu dituzte, liburuaren aitzakian

Eneko Azurmendi 2021ko urr. 1a, 11:56

Mondra. Una temporada y tres futbolistas liburua aurkezteaz gain, futbolaren balioez aritu ziren atzo, eguena, Kulturateko areto nagusian egindako mahai-inguruan. Aurrez, baina, liburuko hiru protagonistei harrera egin zieten Mojategin eta kamiseta bana oparitu.

"Hunkituta eta pozik" hartu dute kamiseta Jon Sagastak, Javier Larraurik eta Jesus Aranbarrik. "Eskerrak eman nahi dizkiogu Mondrari opariagatik. Benetan polita izan da", azaldu du Sagastak.

Hiru futbol jokalariek 1965-1966 denboraldian Mondrari egindako ekarpena jasotzen duen liburuak, eta garai hartako "oso oroitzapen onak" gordetzen dituztela onartu dute hiruek. "Oroitzapen ederrak ditut. Talde ikaragarria genuen, eta Iturripeko zaleek asko disfrutatzen zuten gurekin. Gainera, haiek ere ezin hobe erantzuten ziguten", adierazi du Larraurik.

Aranbarrik, bestalde, uste du gaur egun futbolean jokatzeko "askoz ere erraztasun gehiago" daudela. "Lehengo futbola oso ezberdina zen. Guk pasa genituen momentu okerrenak eta gaur egun erraztasun gehiago daude, bai kluben zuzendaritzari eta antolaketari dagokionez, baita materialari dagokionez ere. Lehen ez genuen halakorik".

Harrera ona izan du lanak, baina Josemari Velez de Mendizabal egileak azpimarratu du, harrera baino, hiru jokalariek bere garaian lortutakoa jasota geratu izana dela inportanteena. "Finkatuta geratu da haiek egindakoa, eta hori da inportanteena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak