Pertsona nagusien asteari mahai-inguruarekin ekin diote

Hasier Larrea 2021ko ira. 28a, 09:18

Urriaren 1ean izango da Pertsona nagusien nazioarteko eguna, eta horren harira, Arrasateko Nagusien Kontseiluak astelehenetik barikura bitartean egitarau oparoa antolatu du, Udalaren eta La Caixa fundazioaren laguntzaz.

Jokin Etxebarria kazetariak dinamizatuta, zahartzaroari buruz luze eta zabal aritu dira Olatz Etxabe Iturbide egoitzako zuzendaria, Iñaki Peña barne medikua, Miguel Angel Laspiur Arizmendiarrieta Lagunak Elkarteko presidentea eta Izarra Gonzalez erretiratua. Kulturateko areto nagusia bete egin dute solasaldia entzutera gerturatutako herritarrek.

Ordubeteko saioaren ostean, Arrasate Musikaleko beteranoek emanaldia egin dute, zenbait kantu herrikoi interpretatuz, tartean, Xalbadorren heriotza.

Egitaraua aurrera doa

Gaur, hilak 28, 2018tik hona kontseiluak antolatu izan dituen ekintzen kartel guztiak erakutsiko dituzte BAZen, pantaila handi batean, "herritarrek ikus dezaten ze lan egiten dugun". Hala, hitzaldien kartelak, gidak, programak eta abar egongo dira ikusgai. Arratsaldean, 19:00etan, Abuelos pelikula ikusi ahal izango da Amaia antzokian.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak