Herriko landareak eta zuhaitzak ezagutu dituzte familiek, naturan jolasean

Amaia Txintxurreta Guridi 2021ko mai. 31a, 19:00

Arrasaten, Naturan Jolasean ekimenaren baitan, goizean, ibilbide bat egiteko aukera izan dute hainbat familiak. Herriko landareak, loreak edota zuhaitzak ezagutzeko aukera izan dute bertan, eta horiek izendatu ere egin dituzte, herritarrek jakin dezaten zein den bakoitzaren izena.

Seigarren urtez antolatu dute Naturan Jolasean ekimena, Arrasaten. Aurten talde hauek ibili dira eguneko egitaraua antolatzen: Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Txatxilipurdi Elkartea eta Guraso.eus.

Maiatzaren 1a plazan hasi dute goizerako aurreikusita zeukaten ibilaldia. Eta Ingurumen Eskolako irakasle Naiara Corcueraren gidaritzapean, haurrek zein gurasoek, askotariko landareak, loreak eta zuhaitzak izendatu dituzte. Batzuentzat, asko ezagunak ziren, beste batzuendako, berriz, egunero ikusten dituzten landareak edo zuhaitzak izan arren, berriak izan dira horien izenak.

Haur zein heldu, guztiek izan dute naturaz gozatzeko eta naturarekin ikasteko aukera. Izan ere, hori da gaurko egunaren helburu nagusia: natura errespetatzea, naturaz gozatzea eta duen balioa kontutan hartzea.

Gaztetxoek egurrekin, kartoiekin edota pinaburuekin egindako artelanak ere eraman dituzte ibilbidea amaitu den Santa Barbara Azpi natura eremura, eta horiek zuhaitz batean zintzilikatuta ere jarri dituzte.

Arratsaldean ere naturaz gozatzen jarraitzeko aukera izango dute.

Erlazionatuak

'Naturan jolasean'

Amaia Txintxurreta Guridi 2021 mai 29 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak