Eskolan pandero-jole gehiago dauden arren, zortzi taldetan banatuta 60 ikaslek hartu zuten taularen gainean lekukoa, eta denetariko piezak eskaini zituzten. Azken urtean ez dute kalera ateratzeko aukerarik horregatik ilusio handiarekin ziren guztiak. Aurretik, baina, Trikitixa eskolako ikasle ohi diren Amets Ormaetxeak, Leire Etxezarretak eta Irati Gutierrezek, gaur egun Neomak taldeko partaideak direnek, musika arloko euren bizipenak partekatu zituzten Maider Osak gidatutako solasaldian.