Parkour parkea egitea bi eskarirekin lotuta dagoela azaldu du Maria Ubarretxenak: "Lehenik eta behin, haurren kontseiluaren eskari bat zen herrian parkour gune bat jartzearena. Aldai parke inguruan jartzea eskatu ziguten, gaur egun eremu horretan aritzen baitira diziplina hau praktikatzen. Bestalde, 2019ko aurrekontu parte hartzaileetako aukera irabazleetako bat izan zen Santa Marina auzoa txukuntzearena, eta proiektu hau hor kokatzen da ere".
Esan bezala, 16 urtetik gorako arrasatearrek emango dute botoa. Baina parkearen erabiltzaile askok botoa emateko adin nahikoa ez dutela jakitun, gurasoen edo bestelako pertsona batzuen bitartez botoa ematera animatu ditu Obrak, Zerbitzuak eta Mantenua Saileko buru Victoriano Fuentes-ek.
Hiru diseinuak
Hona hemen aukeran dauden hiru diseinuak:
Diseinuei buruzko xehetasunak ikusteko ikus-entzunezko bat jarri dute ikusgai Udalaren Youtube kanalean. Horrez gain, Udal webgunean eta BAZen eta Kulturaten jarritako paneletan ikusi ahalko dira aukeran dauden hiru diseinuak.