Hirugarren diseinua izan da aukeratuena parkour parkea egiteko

Eneko Azurmendi 2021ko api. 15a, 15:41

Hirugarren diseinua izan da aukeratuena.

Obenerreka pilotalekuaren ondoan egingo duten parkour parkearen diseinuaren aukeraketan 251 boto jaso ditu Udalak eta nabarmentzekoa da horietatik 98 baliogabeak izan direla. Hala ere, hirugarren diseinua izan da aukeratuena, 71 botorekin. Bigarrenak 51 boto jaso ditu eta lehenengoak, 31.

Orain, proiektua idazten ari dira udal teknikariak. Udalaren asmoa da proiektua gauzatzeko lizitazioa 2021eko azken hiruhilekoan egitea, eta parkea eraikitzen 2022ko hasieran hastea. Lanek 4 hilabete iraungo lukete. Aurreikusitako aurrekontua 200.000 € ingurukoa da. Behin betiko inbertsioa lizitazioaren emaitzaren araberakoa izango da.

Udalak azaldu duenez, ezaugarri horiek dituen lehenengo gunea izango da Arrasaten, "norbanakoaren mugitzeko gaitasunean oinarritutako lehen parkea". Eraikuntza berri horren bidez, Obenerreka osorik biziberrituko dela gaineratu du, "aisialdirako eta kirolerako gune gisa".

Obenerrekako frontoiaren alboan egingo du Udalak parkea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak