IGO AUTOBUSERA!

'Igo autobusera' saioa: 2021-03-08

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko mar. 8a, 13:22

Emakumeen Nazioarteko Eguna izanik, FMko 107.7ko autobusak bat egin gura izan du eguneko aldarrikapenekin; hori horrela, Igo Autobusera! saio berezia egin dute gaur, astelehena, Arrasateko mugimendu feministako kideekin elkarlanean. 

Saioaren hasieran, Amaia Etxaberen laguntzarekin, eguneko aldarrikapen nagusiak, Emakume Mundu Martxaren 5.ekintzaren oinarriak eta 'Salda badago' liburuan jasotakoak izan dituzte berbagai. Ondoren, Ikastetxeetan egin dituzten bi elkarretaratzetaraino hurbildu da Arrasate Irratiko autobusa; Arizmendiko Ikastolako Gaztelupe gunean Itziar Cid eta June Ozaeta izan dituzte berbalagun, eta Carmen Murillo eta Garazi Barrena, berriz, Arrasateko Institutuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak