Bilera deitu duten Idiomaster, Parlance, AEK eta Ardatz akademietako arduradunek bizilagunen artean azaldu dituzte euren eskaerak. Zugastik azaldu du bizilagunen ekarpenak jasotzea nahi zituztela gaurko bileran: "Hau ez da bakarrik akademion arazoa. Guri larritasun berezi batekin eragiten digu baina badakigu aurretik ere egon direla eskaerak. Aretoa bete egin da, eta uste dugu halako aldarrikapenak eraginkorragoak direla indarrak batzen baditugu".
Eskaeren artean, honako hau : "Ezin gara zain egon eperik gabe. Urtetik urtera Interneten beharra handituz doa eta guztiondako konponbidea exijitzen dugu, herritar guztiekiko berdintasunean Horregatik, 2021ean bertan zuntza ipintzeko konpromiso publikoa eskatzen diogu Udalari, baita arazo honi adabakiak ipintzeari uztea ere".