Pello Garai (Ingurumen teknikaria): "Pandemia egoeran landareen eskaera asko igo da"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2021ko urt. 11a, 16:36

Urteko lehen Baserritar Azoka egingo dute zapatuan Seber Altube plazan 8:00etatik 14:00ak bitartean eta haren baitan izango da Zuhaitz Azoka ere. "Eskarmentu handiko sei mintegi etorriko dira gero eta izen handiagoa lortzen ari den gure azokara. Askotariko landareak izango dira aukeran eta adituekin gure zalantzak partekatzeko bidea ere izango da. Bitxikeria moduan esan, pandemiaren edo itxialdiaren eraginez, etxe inguruan egoteko denbora gehiago izango dugulako edo, baina asko igo da landareen salmenta", azaldu du Arrasateko Udaleko teknikari Pello Garaik.

Garairekin batera, Arrasateko Udaleko Toki eta Garapen saileko teknikari Nerea Lazpiur ere Igo Autobusera! saioan izan da gaur, zapatuko baserritar azokaren gaineko ezaugarriak kontatu ditu eta baita iazko Baserritarren Azoken balorazioa egin ere. Hemen elkarrizketa osoa entzungai.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak