'Elkartasuna ezin da gelditu' lelopean, emanaldi berezia

Aitor Agiriano Arrese 2020ko abe. 23a, 20:00

Adinekoei eta hegoaldeko herrialdeetako pertsonei elkartasuna, esker-ona eta laguntza helarazteko programa berezia landu du Mundukide Fundazioak. Hala, streaming bidez, Fair Saturday plataforman eskainiko dute emanaldia gaur, abenduak 24, 11:00etan eta 18:00etan. Abenduaren 25etik aurrera, sarean egongo da ikusgai.

Musika eta mundu osoko testigantzak batzen ditu programa bereziak eta hainbat elkarte eta pertsonen elkarlanaren ondorioz gauzatu da: Arrasate Musikal, Goikobalu Abesbatza, Arrasateko Udala, Mondragon Taldea, Fair Saturdey, Harreman ONGD Arrasate, Gipuzkoako Foru Aldundia, GSR kooperatiba eta Mundukide Fundazioaren eskutik.

Gipuzkoako egoitza guztietan jarraituko dute Eguberri programa, baina nahi duen orok ere emanaldia jarraitu eta gozatu ahal izango du. Gainera, Mundukidek Afrikan eta Hego Amerikan zuzentzen dituen lankidetza proiektuei laguntzeko ekarpenik egin nahi izan ezkero ere, Bizum (00989) eta kontu korronteak erabilita badago aukera. Informazio gehiago, hemen.

Goiena telebistak ere eskainiko du emanaldi solidarioa: abenduaren 31ean, 22:00etan, eta urtarrilaren 1ean, 12:00etan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak