Baserritarren azokan, babarrunak protagonista nagusi

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko aza. 18a, 13:24

Zapatuan Seber Altube plazan egingo duten Baserritarren Azokan sasoiko askotariko produktuak izango dira eskuragarri, horien artean, barazkiak, lekaleak, ogia, gazta, ortuko landareak, sendabelarrak, eta horrez gain, okela ekologikoa, ahate-produktuak, etxean egindako pastelak eta gozoak, eztia eta egurrezko tresnak ere izango dira. 

Aipatuko produktuez gain, babarrunak ere izango dira erosgai eta dastagarri. Era berean, ohiko otarraren zozketaz gain, hamar otar banatuko dira Kalitatearen eskutik, Euskolabel kalitate izendapena duten babarrunekin osatutakoak. Arrasate Irratiko gaurko, eguaztena, Igo Autobusera! saioan zapatuko azokaren inguruan jardun dute Arrasateko Udaleko Toki eta Garapen saileko Nerea Lazpiurrekin eta Debagaraia Landa Garapena elkarteko Agurtzane Diezekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak