Seber Altuben kokatutako Baserritarren Azokan hamahiru postutik gora egongo dira bertako eta sasoiko produktuekin; besteak beste eskainiko dituzte barazkiak, lekaleak, ogia, gazta, ortuko landareak eta sendabelarrak. Horiez gain okela ekologikoa, ahate-produktuak, etxean egindako pastelak eta gozoak, eztia eta egurrezko tresnak ere egongo dira.
Bestalde, ohiko otarraren zozketaz gain, hamar otar banatuko dira Kalitatearen eskutik, Euskolabel kalitate izendapena duten babarrunekin osatutakoak.