Grupo San Juaneko arkua eraitsiko ez duela berretsi du Udalak

Hasier Larrea 2020ko urr. 27a, 16:22

Auzuneko ikurra den gunea botatzea proposatu zuen Ekobulebar pasealeku berriaren lehen idazketak, baina bizilagunen presioak kontrako erabakia hartzera behartu du Arrasateko Udala.

San Juan taldeko arku historikoa arriskuan aurkitu zuten auzuneko bizilagunek Udalak Ekobulebar proiektuaren idazketa plazaratu zuenean. Pasealeku berriak arkua eraistea proposatzen zuen, auzolagunen interesen aurka. Horregatik, San Juan taldeko komisio bat antolatu zuten Udalarekin eseri eta negoziatzeko. Hiru bilera burutu dituzte ekainetik hona, eta adostasun minimo batera heldu dira bi aldeak.

Hirigintza lantaldeak zenbait konpromiso hartu ditu Grupo San Juanen bizi diren herritarrekin.  Ekobulebarreko arkitektoek berriz idatziko dute arkuari dagokion proiektuaren zatia, arkuaren presentzia kontutan hartuz. Aldaketa horrek San Juan Taldearen berrurbanizazioari dagokion zatia atzeratzea ekarriko du, baina ez dio eragingo pasealekuko obra orokorrari ; lan horiek 2021eko urtarrilean hasiko dira.

Maria Ubarretxena alkateak ere argi adierazi zuen Grupo San Juanen saneamendu berri bat txertatzeko lanak ere burutuko dituztela. Gauzak horrela, bizilagunek etxebizitza bakoitzaren saneamenduari dagokion zati pribatua hartuko lukete beren gain, eta udalak, dagokion zati publikoa.

 Oraindik zehazteke dago Biteriren estatua bere horretan geldituko den, hala bere izena daraman plazara eramango duten. 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak