Irail bukaeran hasi zituzten Zerrajera kalean hainbat etxebizitza eraikitzeko lanak, lanok bere gain dituen Visesa sozietate publikoak azaldu duenez.
Guztira, 184 etxebizitza izango dira, eta lehen fasean 114 egingo dituzte, bi bloketan banatuta. Lehen blokean azalera-eskubidean erosteko 63 etxebizitza egingo dituzte –garajea eta trastelekua barne–. Bi logelako etxebizitzek 124.900 eta 133.900 euro arteko kostua izango dute; hiru logelakoek, 154.900 eta 178.200 euro artekoa; eta mugikortasun arazoak dituztenendako egokitutako bi logelako etxebizitzek, azkenik, 179.000 eta 182.000 euro arteko kostua izango dute.
Bestalde, Alokabidek kudeatuko dituen alokairura bideratutako 121 etxebizitza ere egingo dituzte.
Etxebizitzen entrega, 2023rako
Visesak jakinarazi duenez, 2023ko hirugarren hiruhilekorako dago aurreikusita entrega. "Alokabidek kudeatuko dituenei dagokienez, tramite gehiago behar dituzte eta entrega geroago izango da", gaineratu dute.