Hamar urtez ez aurrera ez atzera egon ostean, Udal Gobernuak eta Visesak 2017ko azaroan eman zuten aditzera bi aldeko akordioa, eremu horretan 184 etxebizitza egiteko. Orduko aurreikuspenean lehen 114 etxebizitzak 2021erako amaitzea espero zuten, baina PSE-EEtik gaur igorritako oharraren arabera 2023rako bukatuko dituzte.
Ohar horretan "oso garrantzitsutzat" jotzen du Oscar Garciak etxebizitza operazioa hau; "Arrasaten 114 etxebizitza publiko gehiago egongo direlako" eta "herritarren artean hainbat kexa eragin dituen putzu horretatik arrisku egoera ezabatuko duelako".