David Zurutuza: "Futbolariok beste oihartzun bat dugunez nire laguntza eman nahi diot Mundukideri"

Txomin Madina Milikua 2020ko uzt. 23a, 16:30

David Zurutuza futbol jokalaria albiste izan da asteon, Reala eta futbola uzteko hartu duen erabakia dela eta. Baina ez horregatik bakarrik: izan ere, elkartasun ekimen bat abiarazi du Mundukide Fundazioari laguntzeko. 

Aurretik ere Mundukide Fundazioarekin beste zenbait ekimenetan part hartu ostean, elkartasun enkante bat jarri du martxan David Zurutuza futbol jokalariak erakundeari laguntzeko asmoz.

2017an Europa Ligan sartzeagatik jasotako erlojua, sinatutako 17 zenbakidun kamiseta, botak, Realaren partidu bat ikusteko bi sarrera berezi eta Zurutuzarekin batera, Reale Arenako instalakuntzak eta partidu bat ikusteko 4 gonbidapen dira Zurutuzak enkatera ateratako elementuak.

Lanean jarraitzeko gogotsu Mundukide

Koronbirusaren pandemiak eragin zuzena izan du Mundukide Fundazioak munduan zehar dituen proiektuetan, zituzten plangintzak bertan behera utziaz. Arazoak arazo baina, lanean jarraitzeko gogoz daudela diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak