David Zurutuzak bat egin du Mundukideren elkartasun ekimenarekin

Maialen Regueiro 2020ko uzt. 20a, 17:08

David Zurutuzak agur esan berri dio Real Sociedad taldeari, baina beste behin ere, bat egin du Mundukide Fundazioaren elkartasun ekimen batekin. Hala, bihartik uztailaren 28ra bitartean, bere kirol ibilbideko hainbat artikulu elkartasun enkantean jarriko ditu.

Enkantean parte hartzen duenak honako artikuluak lortzeko aukera izango du: 2017an Europa Ligan sartzeagatik jasotako erlojua, sinatutako 17 zenbakidun kamiseta, botak, Realaren partidu bat ikusteko bi sarrera berezi eta Zurutuzarekin batera, Reale Arenako instalakuntzak eta partidu bat ikusteko 4 gonbidapen. Beraz, herritarrek beraien eskaintza egin dezakete artikuluak eskuratzeko.

David Zurutuza eta Mundukide Fundazioaren harremana

Zurutuza eta Mundukideren arteko harremana aspaldikoa da. Izan ere, hendaiarrak beti erakutsi du prestutasuna elkartasun ekintzetan parte hartzeko eta Mundukiderekin ere hainbat ekimenetan aritu izan da, Batu Taupadara eta Lagundu irabazten proiektuetan, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak