ALBISTEAK

Iturbide egoitzan koronabirusak kutsatutako adinekoa hil egin da

Maialen Santos 2020ko mar. 28a, 17:01

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo arratsaldean jakinarazi zuen Gipuzkoako adinekoen egoitzetan kutsatuen artean bat Iturbide egoitzakoa zela, eta gaur arratsaldean jakinarazitako informazioaren arabera koronabirusaren ondorioz hil egin da.

Egubakoitz arratsaldean jakinarazi zuen Aldundiak Gipuzkoako adinekoen egoitzetan zortzi koronabirus kasu berri zeudela; tartean, Iturbide egoitzakoa. 87 urteko egoiliarra zen positibo eman zuena, eta gaur hil da.

Arrasateko egoitzakoaz gain, Irungo Caser Residencial Anakan zegoen adin bereko beste egoiliar bat ere zendu da, eta Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak adierazi du bien osasun egoera "oso delikatua" zela: "Zeukaten adinak eta aurretik zituzten patologiek eragina izan dute". Hala, bien familiei "babes osoa" helarazi gura izan die Mendozak. Bestalde, Gipuzkoako egoitza guztietako profesionalen lana errekonozitu gura izan du. 

Bestalde, azken orduetan zortzi kasu positibo berri baieztatu dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetan; Debagoienean, bat bera ere ez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak