Lehen positiboa baieztatu dute Iturbide adinekoen egoitzan

Maialen Santos 2020ko mar. 27a, 17:46
Arrasateko Iturbide egoitza.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur arratsaldean jakinarazi du bildutako azken datuen arabera atzo baino zortzi koronabirus kasu gehiago daudela Gipuzkoako adinekoen egoitzetan; horietako bat Arrasateko Iturbiden.

Debagoieneko zaharren egoitzetan baieztatutako lehen koronabirus kasua da Iturbidekoa. 

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi duenez, une honetan 76 dira guztira egoitzetan gaixotutako pertsonak, eta 13 desgaitasuna duten pertsonen baliabideetakoak.

Positibo berriak honako lekuetan eman dira: Ordiziako San Jose egoitzan –sei positiborekin–, bat Eibarko Egogain egoitzan –dagoeneko lau dira kutsatuak–, eta bestea Arrasateko Iturbide egoitzan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak