Zaharren egoitzetako gune komunitarioak desinfektatuko dituzte. Horretarako, ura eta hipokloritoa erabiliko dituzte eta zortzi eguneko iraupena izango dute egindako lan horiek. Oraingoz, zaharren egoitzetan ikusi dute egoera larriena, eta bertan jarriko dute ahalegin guztia. Dena den, posible da, beharra ikusiz gero, beste espazio batzuetara ere zabaltzea neurri hauek.