Gaur eta bihar artean agurtuko dituzte Arrasaten hilda agertutako gazteak

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 2a, 08:33

Jon Ander Kortabarria Saez eta Sheila Garcia Arnaiz, atzo, urtarrilak 1, auto baten barruan hilda agertutako gazteak agurtuko dituzte gaur eta bihar artean.

29 urteko Sheila Garcia Arnaizen aldeko hileta elizkizuna gaur, eguena, izango da, 19:00etan San Juan Bataiatzailearen parrokian; aurretik beilatokian izango dira senideak (16:00-18:30). 25 urteko Jon Ander Kortabarria Saez agurtzeko bihar, egubakoitza, izango dira senideak beilatokian (10:00-13:00 eta 16:00-19:00).

Santa Teresa kalean, Arrasateko institutuko aparkalekuan, zegoen auto baten barruan topatu zituzten bi gazteen gorpuak atzo goizean. Ertzaintzak 11:15ean jaso zuen dei bat esanaz bikote bat zegoela martxan zegoen Volkswagen Golf gris auto baten barruan. Ertzaintzaren esanetan ez zuten antzeman inolako indarkeria zantzurik, eta lehen hipotesien arabera arnastutako gas pozoitsua izan zen heriotzaren eragilea. Ikerketak oraindik zabalik jarraitzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak