Ertzaintzaren esanetan 11:15ean jaso dute dei bat esanaz bi gorpu zeudela auto baten barruan; lekukoen arabera martxan zegoen autoa, Volkswagen Golf grisa.
Ertzainak eta udaltzainak bertaratu direnean baieztatu dute heriotza eta lehen ikerketen arabera indarkeria zantzurik ez dute antzeman. Heriotzaren arrazoiak aztertzen dihardutela adierazi dute eta gorpuak autopsia egiteko eroango dituzte.