Rosi Otadui 'Katanga' hil da, herriko jaietan ezinbesteko erreferente izan dena

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 30a, 11:12

Festei bizitasuna ematen gutxi izan dira Otadui bezain aktiboak: aratusteetan, sanjuanetan... Arrasateko ospitaleko langile izan zen 37 urtez, eta Mondrako emakumeen taldeko sortzaile ere bai, Roman Lopezekin batera. Gaur egingo dute haren omenezko hileta elizkizuna –19:00etan, San Juan Bataiatzailea parrokian– eta ziur Parrokiako koruko kide ohiek, kantaldi ederra eskainiko diotela. 

"Ezagutu dudan emakumerik alaiena eta umoretsuena zen Rosi. Beti zegoen laguntzeko prest, parte hartzeko prest, eta batez ere, jendeari ondo pasarazteko prest. Gogoan dut emakumeen taldea martxan jarri nuela, eta handik urtebetera bere kargu hartu zuela Rosik. Jaietan ere, beti ekarpenak egiten, gauzak antolatzen. Gogoan dut ere, ez zitzaiola gustatzen Katanga izenez deitzea; 'Ni Rosi naiz' erantzuten zuen... Arrasatear eredugarria izan da, ezbairik gabe. Pena, hain azkar joan izana" azaldu du Roman Lopezek. 

Mondrako nesken taldea, 1987an: Goian, ezkerretik lehena, Rosi Otadui; azkena, Roman Lopez.

"Oso pertsona alaia eta parte hartzailea zen, eta danborradaren kasuan lan handia egin zuena, bai helduak, eta baita gazteak, festara batzeko. Montxon elkarteko kide zen, eta bertako zuzendari bezala aritu zen urte luzez. Gogoan ditut ere, sanjuanetan eta haratusteetan egiten zituzten playback jaialdiak ere... itzelak ziren. Faltan botako dugu" azaldu du Danborradako antolatzaile Jesus Egidazuk. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak