Zazpi urte eta erdiko zigorra San Andres auzoko tiroketaren egilearentzat

Jone Olabarria 2019ko ira. 3a, 10:23

Kondenatuak eskizofrenia paranoidea jasaten duela eta, "kalte psikikoengatik" aringarria ezarri diote. Ondorioz, zigorra "bere gaixotasunerako aproposa den zentro mediku batean" betetzera behartzen du sententziak.

2017ko apirilean San Andres auzoan pertsona  bat tirokatu zuen gizonezkoa zazpi urte eta erdiko espetxe zigorrera kondenatu du Gipuzkoako epaitegiak, hilketa saiakera delitua egotzita. Sententziak "aldaera psikikoengatik" aringarria ezarri dio eta zigorra "bere gaixotasunerako aproposa den  zentru mediku batean" betetzera behartzen du, gehienez zortzi urtez.

Hortaz gain, 18 urtean biktimari hurbiltzeko debekua ere ezarri dio epaitegiak eta guztira, 81.380 euroko kalte ordaina ordaindu beharko du.

Tiroketa Arrasateko San Andres auzoko Bañez Doktorea kalean izan zen, 2017ko apirilaren 12an, 13:20an. Kondenatuak, bi tiro egin zituen hiru seme-alabekin parkean zegoen gizonezko baten aurka, bizkarrez zegoela baliatuta, eta ondoren, autoz ihes egin zuen. Biktimak sorbaldan jaso zuen tiro bat eta zauri larriak ez zituen arren, Donostiako Ospitalera eraman zuten.

Epaiketa, ekainean

Ekainean egin zuten epaiketan akusatuak bere gain hartu zuen 2017ko apirileko gertaera, eta berak tiro egin zuela onartu. Hasiera batean, fiskalak hamalau urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, baina zortzira jaitsi zuen. Defentsak eta akusazio partikularrak, berriz, Aita Mennin bete zezala eskatu zuten, "kartzelan bere gaixotasunak okerrera" egingo zuela iritzita.

 

Erlazionatuak

Gizonezko bat tirokatu dute San Andresen

Itziar Larrañaga Sarasola 2017 api 12 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak