
Arrasateko San Andres auzoko Bañez Doktorea kalean izan da tiroketa, 13:20an. Lekukoek bi tiro hots entzun ostean ohartarazi dute Ertzaintza. Tiroketa gertatu eta berehala auto bat ikusi dute ihesean lekukoek. Beste lekuko batzuen arabera ihes egin duen auto horretatik bertatik jaitsi eta tiro egin dute, bi umerekin parke baten zegoen pakistandar jatorriko gizonezko baten aurka. Ertzaintzak konfirmatu duenez, gizonezko horrek sorbaldan jaso du tiro bat. Zauri larriak ez dituen arren, Donostiako Ospitalera eroan dute ebakuntza egiteko.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.