Erguingo lau igogailuak batera esleituko dituzte, eta urte amaieran lanak hastea da asmoa

Xabi Gorostidi 2019ko eka. 20a, 13:13

Ekainaren 13an argitaratu zuten Gipuzkoako Aldizkari ofizialean lanak esleitzeko lehiaketa publikoa, eta uztailaren 9ra arte izango dute aurkezteko epea interesa duten enpresek. 2.752.652,66 euroko –BEZ barne– aurrekontua dute lanek eta urtebeteko exekuzioa epea ezarri dute. "Lanak urte amaieran hastea espero dugu" adierazi du Ubarretxenak. 

"Gure hauteskunde programa beteko genuela esan genuen, eta jada atera dugu lehiaketa publikora hitz emandako proiektuetako bat; Erguingo igogailuarena. Guretzako mugikortasun bertikala oso garrantzitsua da, eta aurrerapauso bat izango da auzoko mugikortasunarentzako" adierazi du Maria Ubarretxenak gaur egindako prentsa agerraldian. 

Otsailean, proiektua aurkeztu zutenean, lanak bi fasetan egitea aurreikusten zutela adierazi zuten –lehen bi igogailuak fase baten, eta hirugarrena eta laugarrena beste baten–, baina azkenean denak batera esleituko dituzte, eta fase bakarrean egingo dituzte. "Ez zegoen trabarik laurak aldi berean egiteko. Batzuetan, traba logistikoengatik edo finantziazio nahikoa ez edukitzegatik, lanak bi fasetan egiten dira baina zentzu horretan ez dago eragozpenik". 

Bizilagunen partez ez dute feedback-ik jaso otsailean aurkeztutako aurreproiektuari buruz. "Jaso dugun bakarra, lanak noiz hasiko dira? edo noizko egongo dira igogailuak erabilgarri? bezalako galderak dira" adierazi du Juan Antonio Urdangarik Hirigintza Saileko buruak. Hala ere, Maria Ubarretxenak adierazi du badutela bizilagunekin elkartzeko asmoa lanak hasi aurretik. 

Finantziazioa

2019ko aurrekontuan 100.000 euroko partida zegoen lan hauek exekutatzen hasteko, eta 2018ko soberakinetatik beste 200.000 euro gehitu zitzaizkion. Hala, kostu totalaren 300.000 euro aurten ordainduko dira, eta urte anitzeko gastua denez, gainontzeko guztia aurrerago ordainduko dute. 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak