Ukenduak egiteko tailerra, baserritarren azokan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko ots. 13a, 14:22

Hileko hirugarren zapatua izanik, Baserritarren Azoka egingo dute zapatuan, Seber Altube plazan. Garaiko produktuekin eta bestelakoekin osatutako hamaika postu izango dira, eta Udalatx mintegiaren eskutik, azalendako gaitzak osatzeko ukendu tailerra egingo dute.

Tailerrean parte hartu gura dutenek aurrez izena eman behar dutela adierazi du Arrasateko Udaleko Toki eta Garapen saileko teknikari Nerea Lazpiurrek gaur, eguaztena, Igo Autobusera! saioan: "11etatik 12etara egingo dute tailerra; izena emateko  943 25 20 17 telefonora deitu behar da, edo Arrasateko Udalaren atarian –Arrasate.eus/izen-ematea– ere badago aukera.

Lazpiurrez gainera, zapatuan estreinakoz Arrasateko azokan izango den Amezketako Argaia Goena baserriko Aintzane Garmendia, basoan hazitako txerriak ekoizten dituena gonbidatu dute gaurko saiora.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak