Hamarkadatako lana jaso dute 'Besaide Espeleologia Taldearen katalogoa', liburuan

Txomin Madina Milikua 2019ko urt. 29a, 13:50

40 urtetako ibilbidearen ostean, 2010ean eten zuen bere jarduna Arrasateko Besaide Espeleologia taldeak. Orain, Arrasate Zientzia Elkartearen ekimenez, Jose Mari Expositok eta Xabier Azkoagak egin duten Besaide Espeleologia Taldearen katalogoa izeneko liburua argitaratu dute, taldeak bildutako materiala batzen duena.

Gaur, urtarrilak 29, egin dute liburuaren aurkezpena, eta bertan azaldu dutenez, 250 zulo ingururi buruzko informazioa jasotzen da: Arrasateko guztiena, baita Aretxabaletako, Aramaioko, Elorrioko eta Eskoriatzako hainbatena ere.

Bi urte eman dituzte Besaide Espeleologia Taldeak batutako informazioa osatzen eta antolatzen, eta bestelako hainbat eduki ere baditu katalogoak: irudi topografikoak, esaterako eta baita Arrasateko kobazuloetan aurkitutako faunari eskainitako atal bat ere.

Arrasate Zientzia Elkarteko kide Jose Angel Barrutiabengoaren esanetan, katalogoak duen interes puntuetako bat da gizartearentzat onuragarria dela.

Esan gainera, herriko haitzuloen sarreran plaka bat jarri dutela izenarekin eta zenbaki batekin, eta zenbaki hori bera erabili dutela liburuan kobazuloa identifikatzen.

Barutiabengoak azpimarratu du era berean, zuloak eta bertan dauden elementuak herriaren lurrazpiko ondarearen zaindu beharreko parte direla. Ildo beretik hitz egi du maria Ubarretxenak: egindako lana eskertzeaz gain, azaldu du horrelako materiala erabilgarri izatea garrantzitsua dela.

Liburuaren 200 ale argitaratu dituzte, eta printzipioz ez da salgai egongo, hainbat erakunde eta taldetan banatzeko asmoa dutelako. Gaurko aurkezpenean gogorarazi dute kobazuloak ez direla dibertsiorako leku bat, eta horietan sartzeko, komeni dela ekipamendu aproposa eroatea, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak