Arrasateko Udala, konponbidea orain! lelopean egin dute etxez etxeko langileek manifestazioa herriko kaleetan, eta adierazi dute helburua izan dela hitzarmen ''propio eta duina'' lortzea. Gaineratu dute ''pozik eta harrituta'' daudela gaur herrikoen eta kanpotik etorritakoen partetik jasotako babesarekin. Udal Gobernutik jaso duten proposamenei dagokienez, langileek begi onez ikusten dute lehiaketa publikorako plegua elkarlanean lantzea, baina ez langileek eurek kooperatiba bat sortzea.