Arrasateko Natura Bideen Mapa, bertatik bertara

Iker Oñate 2018ko uzt. 12a, 17:27

Turismo plana oinarri, herriko natura bideak biltzen dituen mapa sortu du Arrasateko Udalak –Besaide mendi elkartearen laguntza izan du horretarako–. Herriko mendi eta auzo bideen nondik norakoak biltzen ditu horrek.

Eta era askotako bideak aurki daitezke kaleratu berri duten mapan: Gipuzkoako birako zatia –GR 121–, ibilbide txikiak, tokiko bidezidor txikiak... Eta horretan geratu barik, besteak beste, eremuotako zerbitzuei buruzkoak, landa eremuko tabernen informazioa eta ibilbideotako interes guneak eskainiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak