Arrasateko natura bideen mapa sortu dute

Iker Oñate 2018ko eka. 20a, 17:06

Turismo plana oinarri, herriko natura bideak biltzen dituen mapa sortu du Arrasateko Udalak –Besaide mendi elkartearen laguntza izan du horretarako–.

Arrasateko natura bideak ezagutarazi guran, herriko mendi eta auzo ibilbideak biltzen dituen mapa landu du Arrasateko Udalak. "Horiei balioa emateko bitarteko da natura bideen mapa. Eta, era berean, turismoaren ikuspegitik, esan daiteke baliagarri izan dakigukeela jendea erakartzeko. Ekintza asko egin baitaitezke hemen", azaldu du Nerea Lazpiurrek, Toki Garapeneko teknikariak.

Hori horrela, era askotako natura bideak aurki daitezke kaleratu berri duten mapan: Gipuzkoako birako zatia –GR 121–, ibilbide txikiak, tokiko bidezidor txikiak... Eta horretan geratu barik, besteak beste, eremuotako zerbitzuei buruzkoak, landa eremuko tabernen informazioa eta ibilbideotako interes guneak eskainiko dituzte.

Sarean, eskuragai

Hala, hainbat bitarteko erabiliko dituzte landutako informazioa zabaltzeko. Horien artean, esaterako, natura bideei buruzko informazioa eskuragarri izango dira Arrasateko Udalaren webgunean. Gainera, QR kodea ere erabiliko dute zenbait kasutan; horren bidez, herritarrak euren mugikorretan ikusi ahal izango dituzte zenbait xehetasun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak