Ikurrinez betetako pasillo bat aurkitu zuten Sanpedrok eta Goikoetxeak Seber Altube plazara iristean. Txalo zaparrada eta besarkada artean hartu zituzten herritarrek 22:00ak inguruan egindako ekitaldian. Irudietan ikusten den moduan plaza bete egin zen, asko izan baitziren bien harreran egon nahi izan zutenak.
Txus Goikoetxeak oraindik espetxean jarraitzen dutenak izan zituen gogoan: "Jarraitzea dagokigu haiek guztiak ekarri arte". Sanpedrok, Goikoetxearen hitzen ostean, urte hauetan guztietan jasotako babesa eskertu zuen, eta nabarmendu zuen dena dagoela irabazteko: "Euskal Herri aske eta sozialista lortu artean jo ta ke jarraitzea dagokigu" adierazi zuen.