2001eko ekainean atxilotu ondoren, gaur geratu dira aske Txus Goikoetxea eta Premin Sanpedro preso arrasatearrak. ETAko komando ibiltari bateko kide izatea leporatuta atxilotu zituzten. Operazio horretan Ivan Astondoa, Nerea Hernandez eta Natale Landa ere atxilotu zituzten, baina epaileak aske utzi zituen, nahiz eta Natale ondoren kartzelan sartu zuten Ekin-eko kide izateagatik.
Goikoetxeak eta Sanpedrok ia 17 urteko kondena bete dute, eta tarte horretan hainbat espetxe aldaketa jasan dituzte. Sanpedroren kasuan, sei espetxe ezagutu ditu: Soto del Real, Aranjuez, Asturias, Algeciras, Granada, Jaen. Goikoetxearen kasuan bost: Soto del Real, Aranjuez, Albacete, Puerto de Santa Maria, Sevilla. Gaur, hamasei urte pasatxoren ostean, berriro ikusiko dute elkar.
Arrasatera bidean
Irudia: Senide eta lagunak preso arrasatearrak irtetearen zain.
Sanpedrok eta Goikoetxeak hainbat senide eta lagun izan dituzte Jaeneko eta Sevillako espetxetako ateetan zain, eta jada Arrasatera bidean daude denak. Bidai luzea dute aurretik, baina gaur bertan Arrasatera heltzea espero dute.
[BIDEOA]
— Arrasate Goiena (@arrasategoiena) 2017(e)ko abenduak 20
Premin Sanpedro senideak eta lagunak besarkatzen. @etxerat @ArrasateSortu pic.twitter.com/AQl0T3SJ81