On line bidez Arrasateko dendatara heltzea posible egiten duen aplikazioa da Merkatari. Erreminta honek, komertzio eta dendetako bezeroek euren arteko komunikazioa hobetzea du helburutzat eta, horregatik txat bitartez komunikazio zuzena sustatzen du. Eskaintzen gaineko informazioa jasotzea zein erosketak baloratzea ahalbidetzen du. Baita tiketak gordetzeko aukera ere.
Erreminta hau bezero zein saltzaileentzat onuragarria izan daitekeela dio aplikazioaren kudeatzaile Raul Uriartek: "Alde batetik salmentak erraztuko dira, eta, gainera, aplikazioak bezeroak dendetara erakarriko ditu. Bestetik, erosketak egiteko laguntza ere eskainiko du Merkatarik; eta, era berean, bezeroak salmenta tokietara gerturatuko ditu".
Hasteko hiru dendatan
Merkatari astelehenean bertan ezarriko da Arrasateko hiru dendatan; eta, ezagutzera emateko, aplikazioaren kudeatzaileek triptiko batzuen bitartez erremintaren gaineko azalpenak eman dizkiete herritarrei egunotan. Aipaturiko hiru dendak Arrasate Zoo, Traskilon eta Rezusta Karri Kirri dira, eta, bertan kudeatzaileak egunean zehar izango dira. Uriartek dio Merkatari zer den azalduko dutela eta aplikazioaren gaineko funtzionalitate zein abantailen nondik norakoak ere emango dituztela. Mezua ondo helaraztea euren asmo nagusia ere badela esan du kudeatzaileak.
Deskargatu: Google Play-n edo App Store-n.