Zoru klausulak baliogabeak direla adierazi dute hitzaldian parte hartu duten abokatuek, eta bankuek bidegabeki kobratutako dirua itzuli beharko luketela, hipoteken hasiera-hasieratik kobratutakoa, hain zuzen ere.
Informatzearen garrantzia
Horrez gain, azpimarratu dute kontuz ibili behar dela, eta zoru klausula duenari informazioa eskatzeko gomendatu diote. Hala azaldu du Maite Ortiz abokatuak: "Gobernuak lege-dekretu bat atera berri du, eta horrek ahalbidetzen du familiak zuzenean entitatearekin negoziazioetan hastea. Entitateak ez daude zoru klausula hori baliogabe uztera behartuta, beraz, negoziazio hori aldekoa edo kontrakoa izan daiteke. Horregatik, prozedura horrekin hasi aurretik komeni da oso ondo informatzea". Eta gaineratu du, bigarren aukera gaia bide judizialetik bideratzea dela.